Haritz Saez de Nanclares Ongizatea eta oreka

Haritz Saez de Nanclares naiz eta ikuspegi holistikoa jartzen dut zuen guztien eskura, ongizate fisiko, emozional eta energetikoa izan dezazuen! Breathwork, Reiki eta Terapia Erregresiboen bidez, estresa gutxitzen, oreka berreskuratzen eta modu natural batean osasuna sustatzen laguntzen dizuet.

Ezagutu Haritz Sáez de Nanclares eta bere terapiak

Haritz Saez de Nanclares Zabala naiz.

Honaino iristeko, nire argi-ilunak, blokeo zein traumak zeharkatu behar izan ditut… Gure amaren heriotza izan zen inflexio-puntua; hor abiatu zen barruranzko bidaia.

Nituen blokeo eta min guztiak ikustea baimendu nion nire buruari, onartuz eta maitasuna emanez!

Lehenik, Reikia; gero, erregresioak, eta azkenik, arnasketa kontzientea -zehazki, Breathworka- dira nire maisuak!

Beste espezialitate batzuetan formatzeko plazerra ere izan dut, baina hauek dira gehien barneratu ditudanak.

Nik ere hori dena barneratu, onartu eta maitatu behar izan dut orain jendeari bidean laguntzeko. Guzti honengatik nago hemen!

Ezagutu metodo bakoitzak nola lagun zaitzakeen

Breathwork

Zure ongizate emozional eta fisikoa hobetzen du arnasketa teknika aurreratuen bidez.

Reiki

Oreka energetikoa berregituratzen du eskuak jarriz egiten den sanazio terapia honekin.

Terapia Erregresiboak

Blokeo emozionalak sendatzen ditu eta zure bizia eraldatu subkonzientearekin bat eginez.