Breathwork
Adimena, gorputza eta emozioak orekatu
Breathwork teknikaren bidez, ongizate fisikoa, mentala eta emozionala lortuko duzu. Modu egituratu
batean lan eginez eta terapeutaren gidaritzaz, blokeoak askatu, estresa gutxitu eta ondorioz, bizikalitatea hobetuko duzu.
batean lan eginez eta terapeutaren gidaritzaz, blokeoak askatu, estresa gutxitu eta ondorioz, bizikalitatea hobetuko duzu.
Zer da Breathwork?
Arnasketa-ariketak baino askoz gehiago da: autoezagutzarako eta eraldaketarako tresna ahaltsu bat. The Breath Act®, metodoa erabiliz eta egoki arnastuz, denboran zehar barnean gordetako emozioak askatu, adimena berriz programatu eta oreka eta harmonia lortuko dituzu.
Neurozientzia, lanketa somatikoa, soinua eta arnasketa konbinatuz, erlaxazio eta sanazio sakona lortuko dituzu. Profesionalok gidatutako saioetan, zure gorputza aktibatuko da eta ondorioz, oxigenazioa hobetu, tentsioak askatu eta bizi-energia areagotuko duzu.
Onurak
Antsietatea eta estresa gutxitzea
Mentalki argiago egotea eta emozionalki, orekatuago
Blokeo emozionalak eta patroi mugatzaileak askatzea
Energia gehiago eta ongizate fisiko handiagoa sentitzea
Breathwork: nola funtzionatzen du?
Zientziak babesten du Breathwork metodoa eta arnasketa bidez egoera fisiko, mental eta emozionalak eraldatzea du oinarri. Modu kontzientean arnastuta, neokortexa baretu egiten da eta horrela, adimenean sakonduz, emozioak askatzen dira, sinesmenak erreraiki eta hobeto sentitzen gara.
Ez da aldez aurretiko esperientziarik behar, nahikoa da terapeutaren gidaritzan onfiantza izan eta gertatuko denarekiko irekita egotea. Arnasketa da askatzeko, sanatzeko eta bizitza orekatu baterako bidea!