Reiki
Oreka energetikoa eta sanazio sakona

Reikiak buru-gorputzeko oreka sustatzen du bizi-energia kanalizatuz. Blokeo emozional eta fisikoak askatuz eta bizipen sakonen bidez, barneko ongizatea lortzen da eta bakea berreskuratu.

Zer da Reikia?

Terapeutaren eskuen bidez, pazientearen gorputz energetikoa orekatzen dugu, energia kanalizatuz. Reiki hitza japonieratik dator eta “bizi-energia unibertsala” esan nahi du. Energia-fluxu hori erabiltzen da mina gutxitzeko, estres maila jaisteko eta ongizate fisikoa, emozionala eta espirituala sustatzeko.

Reiki saioetan, terapeutak pazientearen gorputzera energia helarazten du eta desblokeatuz, sistema energetikoa orekatzen du.

Onurak

Estresa eta antsietatea gutxitzea.
Ongizate emozional eta mentala areagotzea.
Giharretako tentsioa arintzea.
Fisikoki, emozionalki eta espiritualki sanazio sakona lortzea.

Reikiak nola funtzionatzen du?

Oinarri energetiko eta espirituala izan arren, zientziak ere babesten du teknika hau, izan ere, hainbat ikerketa zientifikotan aipatu da Reikiak estresa gutxitzeko duen gaitasuna.

Reiki saioetan, erlaxazioa eta lasaitasun handia sentitzen da eta ondorioz, buru-gorputzek bat egiten dute, bakea eta oreka sentituz.

Ez da aldez aurretiko esperientziarik behar, nahikoa da energia jasotzeko eta sanatzeko prest egotea. Ondorioz, energia desblokeatu eta zure bizitza hobetzea lortuko duzu.