Testigantzak

Haritz Sáez de Nanclaresengan konfiantza jarri duten pertsonen experientziak partekatzen dizkizugu beraien ongizate fisiko, emozional eta energetikoa hobetzeko. Breathwork, Reiki eta erregresioen bidez askok oreka,argitasuna eta bizitza eraldatzea lortu dute.

Acudir a consulta con Haritz es iniciar un viaje interior profundo, donde pone a tu alcance todas las herramientas posibles para que disfrutes desde que contactas hasta que vuelves a casa. Ese viaje es tan personal y único como cada persona. Viaje que es sostenido con mucho AMOR, mucho RESPETO, mucho CUIDADO, mucha SABIDURÍA y HUMILDAD.
Si te encuentras en un cruce de caminos, Haritz te reconecta con tu luz para que prosigas tu caminar. Eskerrik asko zure goxotasunarengatik! ✨

2022an izan nuen Haritz ezagutzeko zortea eta ordutik ikaskide, maisu eta terapeuta izan eta da niretzako.

Asko daukat eskertzeko Haritzi. Energia eta sentsibilitate berezia transmititu eta zabaltzen du, hurbiltasunez, maitasunez. Beragandik jasotakoak pertsona bezala hazten eta eraldatzen lagundu dit, amaigabea den ibilbide honetan:
REIKIarekin aurkitu dudan barne lasaitasuna;
TERAPIA ENERGETIKO eta REGRESIO saioekin jaso dudan barne-zaurientzako ukendua; BREATHWORK Arnasketarekin korapiloak askatu, norbere orekaren bila joateko… eta abar, eta abar.

Neure burua gehiago ezagutzen, onartzen, maitatzen lagundu dit, BIZITZA hobeto ulertzeko eta maitatzeko.

Eskerrik asko eman didazun argiagatik.
Bihotzez, eskerrak Haritz!!

Eskerrik asko Haritz! Por haber sido mi maestro de Reiki en sus tres niveles, pero sobretodo, por haber sido, ser y seguir siendo mi Maestro en lecciones de energía y de VIDA. Difícil expresar con palabras lo que tu energía y tus abrazos me “han curado” GRACIAS MIL Haritz!!! Gran MAESTRO del alma ❤️❤️❤️

Esperientzi ederrak, bai kontsultan saioak jasotzen baita kurtsotan ere. Tratu izugarria, paregabea.

Haritzengana nire bizitzako une zail batean joan nintzen. Lan arrazoiengatik egunero kotxez desplazatu behar izan nuen eta honek izugarrizko ikara ematen zidan. Ez nintzen gai ikusten egunero errepidera atera eta ordubete luzez gidatzeko, baina egin beharra neukan. Haritzi nire arazoa kontatu nion eta bere saio batean umetatik neukan trauma edo blokeo bat ikusi arazi zidan eta baita hura askatu ere. Kontsultatik atera bezain laster kotxea hartu eta kriston segurtasuna sentitu nuen. Neukan ikara desagertu zen.
Niretzako gainetik pisu haundi bat kentzea izan zen.
Eskerrik asko berriz ere, Haritz, mugatzen gaituzten bizipenetara iristeko eta horiek askatzeko duzun gaitasunagatik.